domingo, 30 de diciembre de 2012

                                 BERRIAK!!                             


Txantreako POTTOKA PUNK taldeak maketa kaleratu du. "Usoaren Bakea" izenpean kaleratu dute lana eta 6 abestiz osatua dago. Akelarre Kultur elkartean aurkeztuko dute Urtarrilaren 4ean  21:00tatik aurrera, eta momentuz hauek dira maketaren salmenta puntuak: 

- Zurgai, Akelarre, Euntze, Ipar Gorri, Ezpala, Mendu kirolak eta Koralipo Zapategia (Maketa 3-7euro artean eskuratu daitekeelarik)




Hurbildu zaitezte aurkezpenera, pena mereziko du eta!!


_____________________________________________________________________________

Bestalde Tafallako ODOLKIAK ORDAINETAN taldea denbora dexende geldirik egon ondoren eguberrietan 3 kontzertu eskeiniko ditu. Aurreko ostegunean Astintzen Tourraren 3.kontzertuan ikusteko aukera izan genuen eta esateko asko eman zituen. R&R ona jotzeaz gain, kontrabajoarekin harritu zuten bertara gerturatu zen jendea. Urtarrilaren 4ean Tafallako Gabalzeta tabernan egongo dira, eta Urtarrilaren 5ean Lesakako Herriko Tabernan


_________________________________________________________________________________

Urtarrilaren 5ean ere, aspalditik hona ospatzen daramaten GAU ANTIMONARKIKOA ospatuko da Donibane auzoan. 18:00tan truke azoka eta txistorrada egongo da. 21:00tan afaria eta 22:00tatik aurrera kontzertuak, non BORTITZ eta DDIK taldeek joko duten, eta ondoren DJ Burulio-rekin luzatuko da gaua.





ANIMATU ETA HURBILDU, DANTZATZEN DUEN HERRIA EZ DA INOIZ HILKO!!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario