martes, 11 de diciembre de 2012

                  ASTEBURUKO PLANGINTZA                  

Badirudi jendeak sinistu duela Abenduaren 21ean mundua bukatzen dela eta azkeneko asteburua musikaz betetzea erabaki dugula denon artean... Mila plan daude eta denak onak, beraz hurbildu, disfrutatu eta kaleko musika sustatu!


 OSTIRALA 14 


Txantrean jai txikiak ospatuko dituzte asteburu honetan eta Akelarre kultur elkartean kontzertuak egongo dira. Ostiralean SKALARIAK taldeari omenaialdia egongo da SKAPADA taldearen eskutik 21:00tan.
Larunbatean berriz ANAI ARREBAK egongo dira 20:00tatik aurrera.


 LARUNBATA 15 



Agoitzeko Anguluerreka elkartea du Astintzen Tourreko autobusak bigarren geltoki, pasaden urrian Iruñeako Ilargi taberna doinuz bete ostean oraingo honetan Agoitzi heldu zaio ordua. 22:00tatik aurrera ALERTA GORRIA, VAP eta LADY TRIPI taldeak egongo dira.






Bestalde Txantreako SASKARRAK taldea behin behineko agurra eskeiniko du Oñatiko Arranoan 22:00etatik aurrera. Taldeak agur esango die zuzenekoei denboraldi batean taldekide batzuk kanpoan daudelako, eta hauek iltzultzean abesti berriak egiteari ekingo diote.
Egurr









Berriz ere TOY DOLLS talde mitikoa gure lurrak astinduko ditu. Oraingo honetan Gasteizen eukiko ditugu VOMITO taldearekin, britaniarrek beraien diska berria urkezten dutelarik "The album after the last one". Abenduak 15 Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Sarrerak: Aurreratua 20 / Takillan 24. 





                                                                       Dirudienez asteburu honek urtean zehar egin ez diren kontzertu guztiak pilatzen ditu! Hernanin MCD + KALEKO URDANGAK + ACHTUNG! + AGRESSIVE COMBAT.Azken hauek euren lan berria aurkeztuko digutela espero dugu. Errealako Mikel Aranbururi Mujika peñak antolatutako kontzertu omenaldia izango da. Pasa zaitezte Hernanitik atsaldeko 19:30tik aurrera ta disfrutatu!!                                                                                                  
Elgetan RAT-ZINGER, B.C. BOMBS, FRIDAYS CREW eta SCREAMERS & SINNERS taldeak egongo dira Espaiola kafe antzokian 22:30tan. Sarrerak 4 euro bazkideak eta bazkide ez direnak 6.



No hay comentarios:

Publicar un comentario