miércoles, 19 de diciembre de 2012

                                 BERRIAK!!                                 

Aupa peña! Urte bete pasatxo ireki genuen bloga eta orduztik hona Nafarroako naiz inguruetako taldeen berriak, kontzertuak...idazten joan gara. Gaur atal berri bat ireki dugu blogean: MULTIMEDIA atala, bertan orain arte jarritako dokumental eta pelikulak biltzen ditugu eta Nafarroako taldeen bideoak pilatzeko asmoa dugu. Pasa zaitezte!

Bestalde gogoratu Abenduak 27 bazkari bat prestatuta dagoela Atarrabiako gaztenean. Ezpala eta Gaztenean daude tiketak 10 eurotan eta Abenduak 20,osteguna, da erosteko azken eguna. Arratsaldean ODOLKIAK ORDAINETAN, ACHTUNG! eta DUKESA DE NALGAREN kontzertuak egongo dira.

Bide batez gogoratu ere Nafarroako punk,HxC, Oi!, StreetPunk eta R&R bilduma prestatzen ari garela. Proiektuan parte hartu nahi baduzu bidali taldearen abestia Urtarrilaren 31ren aurretik kateal_astintzen@hotmail.es helbidera.



Beste kontzertu baten berri izan dugu baita ere. Larragako Freeman tabernan ospatuko da larunbat honetan, Abenduak 22 00:00tatik aurrera. Bertan PATADA Oi! eta ZARTAKO-K taldeak joko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario