KRONIKA!
Kaixo danoi! hona hemen pasaden larunbatean ospatutako Astintzen Tour-aren kronika!!aldez aurretik mila esker bertan kontzertuetaz disfrutatzera pasa zineten guztioei ta etorri ez zinetenoi...lasai!! gure busaren urrengo geltokia laister Atarrabiako Gaztenea lokalean izango duzuelako!
Oso giro ona ta lagunartekoa. Kontzertuak 23:30 tak pasata hasi ziren ta jotzen lehenak Alerta Gorria izan genituen. Orain dela asko ez genitula hauek oholtza gainean ikusten ta oso ondo. Punk oi! azkarrez osatutako abestiak bertsio mitikoekin elkartu zituzten. Oso kontzertu azkarra ta kontundentea. Beraien abestiak itxura ona dutela esan genezake...gogokin gaude hauen lantxo luzea entzutea!!
Gogoratu urrengo geldialdia Atarrabian izango dugula...honetan bazkari + kontzertuak eukiko ditugu.Gogoratu bazkarira etorri nahi bazarete Ostegun 20-a arte izango duzuela bazkarirako tiketak erosteko (10e menu goxoa ta priba mordoa!). Hauek Atarrabian eta Ezpala tabernan dituzue, ezin bazarete bertara hurbildu, jar zaitezte kontaktuan gure korreo mulzoen bitartez (facebook; tuenti; hotmail.) Animatu ta parte hartu!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario